Montessori txokoan egiteko berri bat daukagu: arropa pintzekin zintzilikatu, jaso eta tolestu. Entrenamendu bikaina, ezta?
Eta entrenamendu horretaz baliatu gara arazo bat konpontzeko: negua denez, arropa asko ekartzen dugu Ikastolara eta ezin dugu dena gure pertxeroetan zintzilikatu. Beraz, erabaki genuen mantalak ongi tolestea eta kutxa batean gordetzea. Arropak lurretik daude noiznahi...baina berez pertxero bat libre utzi dugu!!
Gu sekulako laguntzaileak izan gaitezke etxean! Utziguzue erakusten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario